XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehergailu bat jarri nahi zion aulkiaren azpian, baina ez zuen lehergailurik.

Suge berde luze bat sartu nahi zion kokotetik, baina ez zuen suge berde luzerik.

Sei arratoi beltz handi jarri nahi zizkion gelan eta atea itxi, baina ez zituen sei arratoi.

Problema interesgarri horien inguruan pentsatzen ari zen bitartean, Georgeren begiek amonaren medizina marroien flaskoa ikusi zuten, arasaren gainean zegoena.

Zikinkeria hutsa zirudien.

Goilarekada handi bat sartzen zioten ahoan, egunean lau aldiz, baina hark ez zion batere onik egiten.

Hartu aurretik bezain gaizki egoten zen hartu ondoren.

Sendagaiak jendea sendatu eta hobetzeko egiten dira zalantzarik gabe.

Halakorik ezean, alferrikakoak izaten dira.

Aupa!, bururatu zitzaion bat-batean.

Hori duk hori!

Bazekiat zer egin.

Medizina berria prestatuko zioat: hain indartsua, hain basatia eta hain fantastikoa, erabat sendatu edo burua leherteraziko dio.

Medizina majikoa prestatuko zioat, munduko medikuek inoiz egin izan ez dutena.

Georgek sukaldeko erlojuari begiratu zion.

Hamarrak eta bost ziren.

Ordubete eskas falta zen amonaren hurrengo dosiarentzat, hamaiketan.